"Jah works"

"Jah works" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotjah-worksquot/@@download/image/56p12-1.jpg
2005/10/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Luciano
56.zenbakia
"Jah works"
Hamar urte igaro dira, reggae musikak, ragga-dancehall delakoaren garai zikinak gainditu zituenetik, eta hasierako izaera berreskuratzen hasi zenetik. Berreskuratze horretan, ezinbestekoa izan da Luciano abeslariak egindako lana. Dennis Brown gogora ekartzen duen ahotsarekin, eta abesteko erarekin, edukiz eta konpromisoz betetako mezuak dira Lucianorenak. Musikari eta produktore onenen elkarlanaz sortutako musika da berea, reggaearen bigarren urrezko garaia osatzen lagunduz. Hala ere, musikak bere denbora behar du, eta hilabete gutxitan hiru disko kaleratzea ez da ona izaten, musikaren kalitatearentzat ez, behintzat.