"Izozmendiak"

"Izozmendiak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotizozmendiakquot/@@download/image/44p50-1.jpg
2004/09/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Juan Ramon Madariaga
44.zenbakia
SUSA
87 orrialde 

Bi maila ditu "Izozmendiak" poema-bildumak. Lehen zatian, badago esperantzarako zirrikiturik. Bizitzaren mendia igotzen ari garela, esperientziak metatzeari ekiten diogu. "Lotu ezazu ateko sarrailan hari zuri bat/eta abiatu zaitez jaberik gabeko basoetara". Baso horietara eramaten gaitu Madariagak, labirintuan barrena. Batzuek "itzarturik hobeto egiten baitute amets". Pixkanaka, ordea, poemarioan gora goazela, eguratsak okerrera egingo du. Denboraren aiztoak zauriak irekiko dizkigu, eta bizitzaren alde ilunaz mintzatuko zaigu poeta. Bakardadeaz, gaixotasunez, heriotzaz. Ohartzen gara, mendian gora egin orduko, murritzagoa dela bizitza. Bakoitzak bere gailurra duela; non, ez badaki ere. "Inorak, berez, gordetzen baitu destinoaren sekretua". Aholku hori aintzat hartzea hobe. Eta aurrera egitea. Bidea egitean baitago bizigintzaren sekretua.