"Itzarri nahi ez zuen printzesa”

"Itzarri nahi ez zuen printzesa” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotitzarri-nahi-ez-zuen-printzesa/@@download/image/25p36-6.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Felipe Juaristi
"Itzarri nahi ez zuen printzesa”
ALBERDANIA-EEF

Planteamendu klasiko batetik abiatuz, fabula erabat modernoa sortu du Juaristik liburu honetan. Printzesa lo dago, eta hura itzartzeko, ipuin bat esan behar da. Iratzartzen duena berarekin ezkondu eta errege bihurtuko da. Europako herrialde ezberdinetatik etorriko dira printzeak, nor bere ipuina kontatzera. Herriak, ordea, errege izan nahi duen alkate bat du. Eta, nola ez, bi maitale txiro ere badira tartean, Joanes eta Justina.