"Itsaso kontra bat"

"Itsaso kontra bat" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotitsaso-kontra-batquot/@@download/image/2011926934Itsaso_kontra_bat.jpg
2011/09/04
kritika
Testua: Testuak: Irati Murua
Idazlea: Karmele Igartua
121.zenbakia
Hiru liburu idatzi zituen Karmele Igartuak bizi izan zen artean, eta hirurak oso jarraian. Azkena esku artean daukaguna, Itsaso kontra bat. Oso poesia sakona zuen Aretxabaletakoak, landua eta zaindua erabat. Denboraz, irauteaz, bizitzaz… gogoeta asko eginikoa dugu, bere olerkietan gai nagusienetarikoak izateraino. Poemen formekin jolasten zuen, letra formatuekin, kurtsibak erabiliz tartean… Eta Itsaso kontra bat ez da inolaz ere aurreko bietatik aldendu.