"Iratzeen esporak"

"Iratzeen esporak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotiratzeen-esporakquot/@@download/image/2010112951iratzeen_esporak_igor_estankona.jpg
2010/01/04
kritika
Testua:
Idazlea: Igor Estankona
103.zenbakia
Saminak urraturik daude Igor Estankona artearraren laugarren poema liburuko olerkiak. Bihotz hausturak uzten duen oinazearen lurrina usnatu baitaiteke nonahi. Alta, itxaropenik ez da falta sentimendu zaurituen belazean; maitasun berrien desiran itotzen baita maitasun ezaren atsekabea. Olerki politikoak ere iltzatuta daramatza poetak. Erromantizismo etsiaren hesolak bailiran. Saudadearen liluraz erditutako olerki hunkiberak dira.