"Infime Imago"

Hirukote lapurtar honetan, Pierre Arrangoitz Anorack Records-en arduradunetariko bat ari da saxo tenorea astintzen. Gainerako bi kideek baxua eta bateria jotzen dute. Euren musikan, hardcore-a, jazz-a eta elektronika uztartzen dituzte esperimentazioaren bidetik eta kantu guztiak instrumentalak dira, lantzean behin oihu batzuk entzuten diren arren. Nomeansno taldearen edo John Zorn musikariaren eremuetan mugitzen dira. Belarri zabalak dituztenentzako disko aproposa.