"In Memoriam" ***

Maiatzaren 25ean urtebete beteko da Desmond Dekker abeslari jamaikarrak utzi gintuenetik. Omenaldi ugari egin dute geroztik, nahiz eta gehienek oihartzun txikia izan duten. Desmond Dekker ezinbesteko musikaria da Jamaikako musikaren garapena eta ska musikak nazioartean izandako eragina ulertzeko (Potatok ere bertsioa egin zion). Jamaikako musikaren eremua gainditu duten kantak konposatu zituen Dekkerrek 60ko hamarkadan, eta Euskal Herrian zuzenean ikusteko aukera izan genuen. Disko honetan bere kanta ezagunenak daude, Dekkerrek berak egindako bertsio berrietan.