"Ihes ederra"

"Ihes ederra" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotihes-ederraquot/@@download/image/20091243507ihes_ederra.jpg
2009/12/04
kritika
Testua:
Idazlea: Hedoi Etxarte eta Alain M.Urrutia
102.zenbakia
Euskal Errepublika Askean bizi dira Joanes Apaolaza prentsa argazkilaria eta bere neska-lagun Olga Perls. Euskal herritar orok frantziar hiritartasuna du, eta GAL talde espainiarzale unionistak atentatuak egiten ditu euskal lurrean. Narrazioa, komikia, poesia eta webgunetarako estekak ere nahasten dira ironia makurreko lan surrealista honetan. Kritika politikoa eta umore iluna dira euskarazko lehen irudi nobelaren ardatz. Ezuste atsegina, zinez.