"I wish was in heaven sitting down"

"I wish was in heaven sitting down" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quoti-wish-was-in-heaven-sitting-downquot/@@download/image/8p13-2.jpg
2001/05/04
kritika
Testua: Asier Leoz
R.L. Burnside
8.zenbakia
"I wish was in heaven sitting down"
Azken urteotako blues tradizional diskorik onena 73 urteko maisu batek dakar. R.L Burnside jaunaren ahotsa entzuterakoan Robert Johnson-ekin eskolara joan zela pentsa genezake, baina bere Delta Blues trinkoak ez dirudi antzinakoa, han-hemenka topa ditzakegun beat eta scrath-ak direla medio, slide akustikoekin uztartuta. "Hard time killing floor" mende berriari begiratzen dion gospel ariketa bikaina, "Too many ups" bizkorra eta "Chain of fools" klasikoaren moldaketa berria nabarmentzekoak dira.