"I need money"

"I need money" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quoti-need-moneyquot/@@download/image/71p13.jpg
2007/02/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Le jonathan reilly
71.zenbakia
"I need money"
Holy Cobra Societyk, Madrilgo zigilu kementsuak, bete-betean asmatu du Valentziako Le Jonatahan Reilly (LJR) bandaren lehendabiziko diskoarekin. Hirukoteak -bi gitarra eta bateria- punk iluna, garratza eta, tarteka, zurrunbilotsua egiten du. The Wipers eta Swell Maps punk talde klasikoen modura. Beste erreferentzia bat, oraingoan garaikidea, San Diegoko The Hot Snakes izango litzateke. Disko ederra da, baina latza, harribitxiz josia. Doinu latzak eta melodiotsuak; erritmo handikoak; ertzez beteak, herdoilez zikindutako laban zahar baten antzera. 2006. urtean Espainian egindako nire diskorik gustukuena. Laster Euskal Herrian izango dira.