"Hor hago Kevin?"

"Hor hago Kevin?" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quothor-hago-kevinquot/@@download/image/2011445370HOR_hAGO_KEVIN_Kevin_Heredia.jpg
2011/04/04
kritika
Testua: Testuak: Irati Murua
Idazlea: Kevin Heredia
117.zenbakia
Hor hago Kevin? liburu bitxia suerta dakioke autofikziora ohitua ez dagoen bati. Tonu ironikoan kontatutako egoera irrealen aurrean zenbaitetan irakurleak adar jotzea denik ere pentsa dezake, baina amaieran lotuko dira hasieran aske geratutako hariak, orduan jabetuko baikara liburuaren zirkulartasunaz. Literaturaren munduan sartu gaitu Kevinek eta hain zuzen, Kevin Heredia protagonista 'Hor hago Kevin' liburua idazten ari dela aurkeztuko digu; liburu honetan ere Kevin bat dugu, idazlea, eta… katea da, segida bat. Euskal literaturan umorea falta dela diotenentzat egokia.