"Homo Faber"

"Homo Faber" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quothomo-faberquot/@@download/image/13p46-2.jpg
2001/11/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Max Frisch
13.zenbakia
Izultzailea: J. Austin Arrieta
ELKARLANEAN
307 orrialde




"Ni oin biak lurrean ongi landaturik dituen giza moldekoa bainaiz, besterik gabe". Era honetan definitzen da nobela honetako protagonista, Walter Faber. Lanbidez UNESCOren teknikaria, herri batetik bestera bidaiatzen dihardu eta mota askotako pertsonekin jartzen da harremanean, baina horrek ez du bere pentsamoldea aldatzen. Egun batean, ordea, hegazkin istripu bat izan eta zeharo aldatuko zaio bizitza. Destinuak ez balu hegazkin hura Mexikoko Tamaulipaseko desertuan lurrera bota, gauzak beste era batean jazoko ziren eta Faber-ek ez zukeen bere gaztaroko lagun minaren anaia topatuko. Hemendik aurrera, bidaia luzea hasiko du; lagun galduaren bila hasieran, Guatemalako lur galduetan, bere buruaren bila ondoren New Yorken eta beste hainbat tokitan. Gizakiak mundu modernoan pairatzen duen bakardadea da eleberri bikain honen ardatza.