"Home" ***

Bi irlandarrek eta bi nafarrek osatutako koadrila interesgarria da Hoey and The Mussels. Hiru kidek Soblind bandan jo zuten arren, egitasmo berri honetan ari dira gaur egun. Ahalegina bikain islaturik dago bigarren grabazio honetan aurretik Belong izeneko iraupen laburreko diskoa kaleratu zuten. Nafar eta irlandar hauen proposamen musikala aberatsa da. Diskoan, izan ere, Irlandako folk-ean, country-an eta AEBetako rockean oinarritutako hamar kanta daude, pop ukitu goxoa ahaztu gabe. Neil Young and The Crazy Horse-ren gitarra zurrunbiloek eta The Pogues-en herri kantek bat egingo balute bezala, alegia.