"Home videos"

Musika dvd bat baino, dokumental bat da honakoa. Grabazioa 1994an egin zen, Pennywise taldeak mundu osoan egindako Unknown road biraren barruan (hain zuzen, lan hau 1995ean argitaratu zen lehen aldiz, baina bideo formatuan). Dvd-ak zuzeneko sei abesti dakartza, eta horrez gain, entsegu lokalean grabatutako bi abesti daude. Hala ere, emaitza ona da, Pennywise taldearen zuzeneko indarra ondo jasotzen baita. Dvd hau jartzen duenak stage-diving asko ikusiko du, eta baita skate-punk modara jantzitako gazte asko ere. Horrez gain, Fletcher gitarrajotzailearen okak eta txorakeriak, eta kantariak nazi-skin batekin izandako istiluren bat ere ikus daiteke bideoan -hain justu, ikusleen artean dagoen nazi skin batekin borrokan ageri da Pennywiseko kantaria-. Denborapasarako.