"Hobbita"

"Hobbita" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quothobbitaquot/@@download/image/20099430HOBBITA_J.R.R._TOLKIEN.jpg
2009/09/04
kritika
Testua:
Idazlea: J.R.R. Tolkien
99.zenbakia
Fantasiazko eleberri ederra da oso. Bertan, Bilbo Baggins hobbit ausart eta atseginaren bizipenak dakarzkigu Tolkienek. Gandalf aztiak eta ipotx talde batek haren hobbit-zulora jo eta abentura zirraragarri batean parte hartzera bultzatuko dute. Arriskuz jositako bidaia luze baten ostean, Erebor erresumara iritsiko dira. Hantxe, Smaug dragoi lazgarriaren mehatxuari aurre egin beharko diote. Herald Tribune egunkariak gazteentzako nobela onenaren saria eman zion argitaratu zen sasoian. Ezinbestekoa.