"Hiriko istorioak"

"Hiriko istorioak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quothiriko-istorioakquot/@@download/image/64p13-3.jpg
2006/06/04
kritika
Testua: Nekane Arregi
JC Perez
64.zenbakia
Gozamena da Juan Carlos Perezen diskoekin topo egitea. Gozamena, Itoiz taldeko buru zenak bete-betean eusten diolako kanta ederrak konposatzeko ahalmenari. Gozamena, abesti eder horiek ez direlako soilik kanta ederrak, estilo jakin bateko —JC Perez estiloko— kanta ederrak baizik. Gozamena, JC Perez estilo horretan moldaketak oso zainduta daudelako beti, eta Perez-en ahotsak, betiko tonu eta jolasetatik batere urrundu gabe, belarrira goxo-goxo sartzen jarraitzen duelako. Berdin gertatzen da kantuak laguntzen dituen haize sekzioarekin. Zaila da abesti bat aukeratzea: “Ama” izenekoa, edo “Hippie”, akaso? Bai: betiko Juan Carlos Perez da, baina beti bezain ona.