"Higher Meditation" ***

"Higher Meditation" *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quothigher-meditationquot/@@download/image/73p76_2.jpg
2007/04/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Anthony B
73.zenbakia
90eko hamarkada erdialdean Sizzlak sing-jay estiloa modan jarri zuenetik, musikari asko saiatu dira reggae melodikoa eta ragga doinuak uztartzen. Ondorioz, sizzlaren arrakastak bultzatuta, abeslari izan nahi dute Jamaikako gazte askok. Gainera, salmenta aldetik arrakasta duela ikusita, Jamaikako musika industriak antzeko diskoekin ito du merkatua. Disko eta abeslari horietako asko errepikakorrak eta aspergarriak iruditzen zaizkigu guri. Anthony B -topiko ugari errepikatzen duen arren- nahikoa txukun egiten duen gutxienetakoa da.