"Hezur gabeko ileak"

"Hezur gabeko ileak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quothezur-gabeko-ileakquot/@@download/image/11p42-3.jpg
2001/09/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Xabier Montoia
11.zenbakia
SUSA
203 orrialde



"Pearl Harbour" filmak asebete ez bazintuen eta gerra istorioak gustatzen bazaizkizu, ezin duzu liburu hau gabe bizi. Lehen Mundu Gerra garaian kokatzen da istorioa (1914-1918). Airetik eta hegazkinen bonbakatzearen estrategiei jarraiki borrokatua izan zen Bigarren Mundu Gerra ez bezala, Gerra Handia izenez ere ezaguna den Lehen Mundu Gerran buruz burukoa izan zen borroka: infanteria eta lubakiak ziren nagusi. Hamar milioi pertsona hil ziren, horietatik milaka euskaldunak, Frantziako Armadak bere lerroetara borrokatzera eramanak. Estilo zuzen eta bizian, Montoiak bi soldaduren istorioa kontatuko digu, bai eta apurka apurka bukaera zirraragarri eta ezusteko batera gidatuko ere.