"Haydn-en loroa"

"Haydn-en loroa" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quothaydnen-loroaquot/@@download/image/38p50-3.jpg
2004/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Idazlea: Felipe Juaristi
38.zenbakia
AIZKORRI
110 orrialde




Stella Maris itsasontziak hondoa jo du Zarauzko hondartza aurrean. Barkuaren sabeletik tximuak, loroak, tximeletak eta Haitiko etorkinak atera dira. Herriko kaleak hartu dituzte animaliek, biztanleak erotuz. Alkateari joan zaizkio biztanle haserretu horiek irtenbide bila. Komisarioak, bere aldetik, ikerketa jarri du martxan, Stella Maris-eko faunari buruz gehiago jakiteko: nondik datorren, nola hondoratu den, zer gehiago duen barruan… Fauna horren parte den loro bat herriko musikari baten leihoan jarriko da, azken hau Haydn jotzen ari dela. Zeharka, eta azaletik bada ere, badu narrazio honek Prestige itsasontziaren hondoratzearekin zerikusirik. Umorez eta absurdoz blaiturik datorkigu "Haydn-en loroa". Hari nagusiaz at —itsasontziaren arazoa—, beste hainbat istorio korapilatzen dira liburuan zehar.