"Hauxe"

Egunen batean elkartu behar zuen hirukoteak: Txuma Murugarren, Rafa Rueda eta Petti, agian, gure mundu ttiki honetako buru argitsuenak. Eztarri batetik bestera, gitarrako sokak tenkatzeko estilo batetik bestera, une zoragarriak eskaintzen ditu mokadu fin honek. Ederra da Gaua eta kea abestia, ederrak Xoria kantari eta Han dena errazagoa da beti. Beste hainbeste Hodeietan eta Boga boga herrikoia. Goxokia da disko hau, benetan.