"Haragia"

"Haragia" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotharagiaquot/@@download/image/82p68haragia.jpg
2008/02/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Eider Rodriguez
82.zenbakia


Zirt edo zart egin behar duen jendea —emakumea da, ia ipuin guztietan, ezinbesteko protagonista—, muturreko egoeretan dagoena… Mota horretako protagonistak dituzte Eider Rodriguezek liburu honetan bildutako hamabi narrazioek. Bere buruaz beste egin nahi duen emakume bat, bortxatutako emakume bat, senarra eta etxea utzita alde egin duen beste bat... Deitale txiki ugariz betetako ipuin gogorrak.