"Hamar manamenduak"

"Hamar manamenduak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quothamar-manamenduakquot/@@download/image/31p46-3.jpg
2003/06/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Xabier Etxaniz Rojo
31.zenbakia
EREIN
142 orrialde



Hamar aginduak. Charlton Hestonek armak taulengatik aldatu zituenekoa. Jesusen elkar maitatzeko agindua, ororen gainetik. Hamaika ipuinetan biltzen ditu Xabier Etxanizek manamendu horien ereduak. Erlijiotik urrun. Egunerokotasunetik hurbil. Narrazio zuzen eta gogorrak. Dardo baten abiadan heltzen direnak. Errealitatearen herdoilak pertsonengan eragiten duen jokabidea noraino makur daitekeen erakutsiz. Gorroto itsua. Muturreraino bultzatzen gaituzten pasioen morroi diren pertsonaiak. Tragikoak eta komikoak, era berean. Shakespearen moldekoak. Hezur haragizkoak. Johhny Ascott-en aspaldiko balada baten erritmoaz. Balada asko biltzen dira liburuan. Balada bakoitzeko agindu bat. Istorio eder eta krudel bat. Dekalogo oso bat gizakien sentipen ilunenei buruzkoa. Jainkoaren lege zaharra. Zaharkitua dagoeneko.