"Hallelujah"

"Hallelujah" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quothallelujahquot/@@download/image/13p13-3.jpg
2001/11/04
kritika
Testua: Asier Leoz
La Buena Vida
13.zenbakia
"Hallelujah"
Ez zaitzala izenburuak daraman udaberriak nahastu. La Buena Vida-ren musika udazkenean bizi da. Hosto hilak lurrean, euria leihoan kolpeka... eremu malenkoniatsu horretan beste inor baino hobeto mugitzen dira eta ez dago tristurari halako edertasuna ateratzen dion talde askorik. Aipatzekoak dira Joserra Senperenak egindako konpontze lanak eta ia kantu guztietan dotore sartutako korda marrazkiak. Bosgarren honetan Mikel dugu Irantzu bezainbeste abeslari eta kantuen gai orokorra, berriz, pasioa amaitzea: banantzearen ondorengo gogoeta eta bere gainean denborak egiten duen higadura ongarria.