"Habitat"

"Habitat" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quothabitatquot/@@download/image/94p56habitat.jpg
2009/03/04
kritika
Testua:
Idazlea: Katixa Agirre
94.zenbakia
Katixa Agirrek zein baino zein bereziagoak diren ipuinekin osatu du Habitat izeneko liburu hunkigarri hau. Guztiek etxea dute ardatz: gure habitat ideala, gotorleku sekretua, maitasunerako habia… baina baita luxuzko produktua ere. Eta horrekin batera hipoteka lazgarria, auzokoekin sortzen diren liskarrak, alokairuaren komeriak… Horrela, liburu honetako pertsonaiek amestutako bizimoduarekin batere zerikusirik ez duten hainbat egoera biziko dituzte. Entretenigarria bezain originala.