"Habiak"

Disko bikaina Anariren bigarrena, gehiegi erratzeko beldurrik gabe, Euskal Herrian azken hamarkadan argitaratutako onenetako bat dela esango nuke. Hamaika kantu bikain ditu diskoak, baina denak osotasun baten barruan daude, elkarrekin lotura ikustezina balute bezala. Hitzak, aspaldiko partez entzun eta irakurri ditudan onenak dira. Abestietako konponketak neurrian eginak daude, kantuak pisutsu bihurtu gabe egoki janzten dakienaren elegantziaz. Horretan zerikusirik izan dute, noski, Anarik bere inguruan bildutako musikari bikainek eta Kaki Arkarazoren ardurapeko ekoizpenean lortutako giroak.