"Griot"

"Griot" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotgriotquot/@@download/image/48p50-3.jpg
2005/01/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Jon Arretxe
48.zenbakia
ELKAR
155 orrialde



Burkina Fason ibili zen iaz Jon Arretxe abenturazalea. Hain zuzen, bizikletaz egindako bidaia horri buruz dihardu lan honetan, baina bere esperientzia jaso beharrean, bertako bizilagunen ahotsa eta ikuspuntua nabarmendu du. Burkinafasoarren erretratu galeria zabala bildu du Arretxek. Haietatik batzuk griotak dira —artista senadun kasta berezi bateko kideak—. Pertsona bakoitzari atal bat eskaini dio, eta modu horretan, kolore asko baliatu ditu burkinafasoarren ohituren berri emateko: unean unekoak bizitzeko ohitura —etorkizuna etengabe gogoan eduki beharrean—, patxada eta lasaitasuna, familiaren garrantzia, laguntasuna, zaharrekiko errespetua… Bizitzeko eta sentitzeko hainbat modu aurrez aurre paratu dizkigu liburu polit honek.