"Greatest hits"

"Greatest hits" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotgreatest-hitsquot/@@download/image/15p15-2.jpg
2002/01/04
kritika
Testua: Asier Leoz
The Cure
15.zenbakia
Nola lortu "Greatest Hits" izeneko disko batek interesa piztea? Arriskuaren bidea hartuaz. Argi dago, "Boys don't cry", "A forest" eta "Let's go to bed" kantuak dituen disko batek derrigor ona behar duela, baina baita aski ezaguna ere. Hortaz, eta aukeratutako 18 emaitzen balioa zalantzan jarri gabe, The Cure-en ekarpena bigarren CDan bildu dituzten aldaera akustikoetan dago, guztiak orain gutxi eginak. The Cure maisutasun handiz mugitzen dira beraien abesti zaharren bizitza akustiko berrian. Bereziki aipatzekoak dira "Inbetween days" eta "Lullaby", gaur egun ere askoren gainetik dagoen taldearen esku bihurrietan.