"Gran bola de nieve" ****

Erakargarria, deigarria, interesgarria
Adjektibo horiek guztiak eta beste dozena erdi bat ere bururatu zaizkit valentziarren estreinako lana definitzeko. Gan bola de nieve kanta laburrez osaturiko diskoa da; gehienetan, abestiak ez di-ra 120 segundora iristen, eta haietariko asko instrumentalak dira. Post-punk doinu zorrotzak eta surf tarte instrumentalak josten dituzte, musika garaikidea egiteko. Sormen handiko banda dugu Estrategia Lo Capto, eta grabazio honek ondo baino hobeto islatzen du hirukotearen gaitasun hori.