"Glücklich V"

"Glücklich V" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotglucklich-vquot/@@download/image/29p14-2.jpg
2003/04/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
29.zenbakia
Zer izango ote du Brasilgo musikak horren erakargarria izateko? Asko dira Brasilgo doinuetan eta erritmo elektronikoetan oinarritutako kantuak jaso dituzten bildumak. Baina, bilduma horien guztien artean, guk ezagutzen ditugunen artean behintzat, “Glücklich” izenekoa da onena. Bosgarren alea dugu orain kalean, eta aurrekoetan bezala, Rainer Trüby musikari eta disko jartzaileak egin du aukeraketa. Brasilgo musikariak gutxi dira, eta Brasilen jaioak ez diren arren, bertako erritmoak bihotzean dituzten "brasildarrak", berriz, asko. Iruñeko Wagoon Cookin taldearen kantu berria, haien artean.