"Get the Evens"

"Get the Evens" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotget-the-evensquot/@@download/image/72p11_3.jpg
2007/03/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
The Evens
72.zenbakia
Ian MacKaye-ek (Minor Threat, Embrace, Fugazi) eta Amy Farina-k (Warmers) osatutako bikoteak —gitarra baritonoa eta bateria— zur eta lur utzi zuen bat baino gehiago lehendabiziko lanarekin. Orain, pop egitasmo honen bigarren lana iritsi zaigu. Aurreko grabazioan bildutako doinuen ildotik dator: ahots harmonia ugari eta soinu akustikoa, hain zuzen. Bigarren lan honetako kantek, baina, egitura konplexuagoak dituzte, eta hitzen aldetik, lan zuzenagoa eta latzagoa da. Hau da, estreinako diskoa gozo-gozo sartzen zen erreproduzitzailean jarri eta berehala; “Get the Evens”-ek, ostera, denbora luzeagoa eta entzunaldi gehiago behar ditu. Hala ere, merezi du bikotearen bigarren urratsak zapaldutako lurzoruan etzatea eta belarriak zabaltzea.