"Gerezi denbora"

"Gerezi denbora" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotgerezi-denboraquot/@@download/image/5p42-1.jpg
2001/02/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Inazio Mujika Iraola
5.zenbakia
ALBERDANIA
136 orrialde



Libertarioek abestu ohi zuten kantua da liburu honetako izenburuan ageri den Gerezi Denbora delako hori. Inkesta batean CNT zer ote den galdeginik zera erantzun bide du oraintsu gazte batek: "Dinamita kartutxo bat".  CNT (Lanaren Konfederakuntza Nazionala) sindikatua TNTarekin nahasi eta larunbat gauetan herrietako jaietan banatzen dituzten pegatinetatik soilik ezagutzen duzuen horiek, erne...! "Gerezi denbora" 1936ko gerran girotu eta benetako oinarria duen eleberria da: anarkista batek eta apaiz batek CNTk atxilo hartutako artzapezpiku bat askatzeko antolatutako ekintza da hain justu, oinarri hori. Hortik abiatuta, barrearen gerezi gozoak eta saminaren gerezi garratzak irentsiko dituzu banan-banan, film bat ikusten duenak bezala irakurriko duzun eleberri labur bezain mamitsu hau eskuetan hartzean.