"Gaztetxea ez da helburua bitartekoa baizik"

Xakela Gaztetxe Asanblada 2005. urte hasieran sortu zen Zarautzen. Urtebete honetan Xakelakoek gogotik lan egin dute, eta Zarautzko gazteen eta ez horren gazteen babesa lortuta, bilgune garrantzitsua bilakatu dute Putzuzulo gaztetxea. Zarauzko udalarekin gorabehera batzuk izan ondoren, inoiz baino gogotsuago ari dira Xakelakoak. Hodei Esteban 22 urteko gazte zarauztarrarekin eta Xakela Gaztetxe Asanbladako kidearekin mintzatu gara.
2005 urtea oparoa izan zen Xakela gaztetxearentzat: kontzertu ikusgarriak, skate erakustaldia, irratiaren sorrera Nolako balantzea egin du asanbladak?
Oraindik ez dugu balantze "ofizialik" egin. Urte hasieran gutxi batzuk ibiltzen ginen astero ekintza bat antolatzen, aurreko gaztetxea hustuarazi zutenetik, itzalita zegoen mugimendua piztu nahian. Mugimendua piztea lortu genuen, eta okupazioaren proiektua prestatzen hasi ginen.
Gaztetxea okupatuta pauso handia eman zenuten, beraz.
Okupatu genuenean, dena batera etorri zen: skate pista jartzeko aukera, irratia guk geuk egiteko ilusioa.... etxe bat lortu dugun momentutik, urteetan egin ezin izan ditugun proiektuak martxan jarri ditugu. Gogo eta ilusio handia dago, eta pentsatzen jarri gabe, sortzeari ekin diogu. Ez dugu balorazio ofizialik egin, baina gaztetxea gertutik ezagutzen duen edozein pertsonak, urte bikaina izan dela badaki; gaztetxea lortu eta gero, eta baita lortu aurretik ere.
Zein asmo dituzue 2006. urterako?
Orain arte, hemendik irtenarazteko arriskuan egon gara, eta ez genuen epe luzera pentsatzen: astean astekoa egin, eta aurrera! Momentuaz gozatzea izan da gure filosofia, eta oraindik ere, halaxe gabiltza. Azkenerako, nolabait konpondu ditugu udaletxearekin izandako gorabeherak, eta dirudienez, oraingoz desagertu da gaztetxetik irtenarazteko mamua. Aurrera begira, zer? Lan asko dago egiteko: lokala ongi egokitu, sukaldea txukundu, ura jarri, argi instalazioa hobetu, terraza ipini... eta beste mila proiektu.
2006a ondo hasi duzue, beraz. Dirudienez, Zarauzko Udalarekin zenituzten arazoak ere konpontzeko bidean dira...
Bai, orain arte egindako lana fruituak ematen hasi da. Zarautzen babes handia lortu dugu, eta udalak ezin izan dio bizkarra eman arazoari. Duela bi hilabete, udalak ez zuen ez asanblada ezta autogestioa onartzen, eta orain onartzekotan da. Mahai gainean puntu batzuk zehaztu ditugu, eta udalak eta guk sinatuko ditugu; horrela, hemendik urte batzuetara, gure ondoren datozenek ez dute berriz hutsetik abiatu beharko.
Zarauzko hainbat ikastetxetako irakasleak gaztetxearen alde agertu dira. Zer deritzozu?
Bai, hala da. Gaztetxetik irtenarazteko arriskuaren aurrean, irakasleek gurekin bat egin dute, Xakela gaztetxe asanbladaren mugimendua herriarentzat aberasgarria dela onartuz. Eta irakasle horiekin batera, 1.500 herritar, 40 elkarte eta 100 denda eta tabernek ere beraien babesa eskaini digute, eta benetan eskertzekoa da. Zarauzko herriak ikusi du mugimendu hau oso aberasgarria dela, eta guztiontzat dela. Udalaren jarrera guztiz bestelakoa izan da: udala ez da inoiz gure alde azaldu, eta ez digu babesa bere borondatez eskaini, aurrekoek bezala. Udala izan da traba gehien jarri digun erakundea: kalean haurrentzat txotxongiloak antolatzeagatik isunak jarri zizkigun; herritarrentzat zinea antolatzeagatik berdin, eta baita kontzertu bat antolatzeagatik ere. Gure lanaren ondorioz, eta herrian jaso dugun babesaren ondorioz, udalak ez du kontrako jarrera hori aldatzea beste biderik izan. Hasieran, Udalak zioen hau ez zela bere kontua, gaztetxea lokal pribatua zela, eta ezin zuela ezer egin; baina azkenean sartu beharra izan du, eta gaztetxeak aurrera jarraitzeko pausoren bat eman du. Baina udala ez da gure alde azaldu
Duela hamarkada batzuetatik hona, Euskal Herrian zertan aldatu da gaztetxeen egoera?
Ez zait iruditzen gaztetxeen egoerak onera egin duenik. Azken hilabeteetan gertatutakoa ikusita, okerrera egin duela esango nuke. Gaztetxe asko itxi dituzte, eta beste askori mugak jarri dizkiete. Gaztetxeen kontuan, herri bakoitza kasu berezia da. Toki bakoitzean, udalek begiratu egiten dute gaztetxearekin zenbat boto galdu behar dituzten udalek ez dute inoiz onartuko beren eskuetatik kanpo dagoen eremu bat. Nire ustez, gaztetxe eta gune aske autogestionatuak, agintariei min emateko daude; haiekin bat egiten duten unean, zentzu guztia galtzen dute. Boterearen aurkako gune bat dira gaztetxeak, eta ez boterearen gune bat gehiago.
Beraz, zer da zuretzat gaztetxea?
Nire ustez gaztetxea pentsatzeko, jolasteko, ikasteko, irakasteko, amets egiteko eta errespetuz nahi dena egiteko gune irekia da. Mugimendua sortzeko bitartekoa da gaztetxea; bizitza ez baita gaztetxean amaitzen. Hitz bitan esanda, gaztetxea arnasa lasai hartu dezakegun leku hori da.
Irudikatzen al duzu gaztetxerik gabeko herria?
Gaztetxerik ez badu, ez du esan nahi herri bat hilik dagoenik, edo mugimendurik ez duenik. Gaztetxea mugimendua sortzeko tresna bat gehiago da. Gaztetxea izan aurretik ere, guk hainbat ekintza egiten genituen, eta gaztetxerik gabe gauden egunean ere, hala jarraitzea espero dut. Gaztetxea ez da helburua, bitartekoa baizik. Benetako helburua mugimendua sortzea eta mantetzea da; gaztetxerik ez badago, kalean egin beharko.
Kalean ere lan egin beharra dago, beraz.
Sarri ahaztu egiten gara kaleaz, eta gaztetxeak "ghetto" bilakatzen ditugu. Guk garbi dugu gaztetxea herrian mugimendua sortzeko tresna bat dela, beste tresna bat gehiago. Gaztetxerik ez izan arren, zenbait herri askoz biziago daude gaztetxea duten herriak baino. Tamalez, gaztetxea izateak ez du mugimendua izatea bermatzen.
Zer suposatzen du gaztetxeak Zarautz bezalako herri batean?
Itxura asko zaintzen duen herria da Zarautz; baina guzti horren atzean, ustelkeria asko dago. Udan etor daitezkeen kanpotarrei begira lan egiten du udalak, haiek ekartzen dutelako dirua. Ondorioz, zarautztarrok ordaindu ezineko prezioak ditugu alde guztietan: etxebizitzetan, tabernetan, dendetan.... bertakook kanpora joan behar dugu bizitzera, hemen ezinezkoa zaigulako. Honen guztiaren aurrean, gaztetxea arnasa hartzeko gunea da. Herriak eskaintzen ez dizkigun gauzak ditugu bertan: ekintza kulturalak, errespetua, prezio duinak, ikasteko aukera, erakusteko aukera, pentsatzeko aukera... Itxurakeriaz bizi den herri honetan, ametsak egia bihur daitezkeen gune bakarra da Putzuzulo amets fabrika.
Estatistiken arabera, populazioaren %35 60 urtetik gorakoa izango da 2050. urtean. Zer gertatuko da gaztetxeekin? Izena aldatu beharko dute?
Adin kontuek ez naute arduratzen: gaztea ez da adin jakin bateko pertsona bat. Gaur egun, 20 edo 30 urteko pertsona asko ez ditut gaztetzat jotzen: gaztea errebeldea da, inkonformista, ameslaria, pentsalaria.... eta hori ez da adin kontua. Gizarteak adin bakoitzari rol bat jartzen dio, eta hori betetzera mugatzen gara. Batzuen ustez, astebururo gaupasa egitea da gaztea izatea, aste guztia lanean eta etxea ordaintzen eman ondoren.

Fundamentua, irudimena, indarra, lan egiteko gogoa gauza horiek denak, barra-barra erakutsi ditu Zarautzko Xakela Gaztetxe Asanbladak. Gisa horretara, ez da kasualitatea Zarautzko 120 saltoki, jatetxe eta taberna; 40 elkarte eta talde, 120 irakasle eta 1.500 herritarren babesa jaso izana. Atxikimendu zabal hori lana gogotik eginez lortu dute.
www.mundurat.net/xakela webgunean sartzea besterik ez dago, Putzuzulo amets fabrikan zenbat ekimen interesgarri gorpuztu diren ikusteko. Esaterako, gaztetxekoek skate, bmx eta roller pista erraldoia eraiki zuten lokala okupatu eta berehala, eta azaroaren 5ean, 1.000 lagun inguru hurbildu ziren skate pista frogatzera eta gaztetxearen aldeko jarrera erakustera. 310 project elkarteak eraiki zuen aipatu pista.
Dena den, ez dira hor amaitzen gaztetxekoek egindako lanak: izan ere, oso kontzertu onak antolatu dituzte webgunean kontzertuen eta zuzeneko emankizunak entzuteko aukera dago-, baita mintzaldi asko ere, irratia, antzerki taldea lerrootatik, zorionak Xakelakoei: jarraitu horrela, amets fabrikak eraikitzen!

Fundamentua eta irudimena