"Gau ilunekoak"

"Gau ilunekoak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotgau--ilunekoakquot/@@download/image/93p56Gau ilunekoak.jpg
2009/02/04
kritika
Testua:
Idazlea: Joseba Sarrionandia
93.zenbakia
Zer esan idazle honen enegarren lanaz, aurreko guztiekin bezala, txundituta bazaude? Maite Gurrutxagak egindako marrazki goxoez hornituta, Sarrik Baionan kokatu du istorioen abiapuntua. Izaki berezi batek beste mundu batetik datorrela dio, baina agintarien ustez, legez kanpoko etorkina izan daiteke; espioia, beharbada. Abiapuntu bitxi honekin, bete betean murgilduko gara liburua osatzen duten sei kapituluetan barrena. Hasi eta buka, istorioa azkarregi amaitzen da; horixe akats bakarra.