"Gasoline And Dusk" ***

"Gasoline And Dusk" *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotgasoline-and-duskquot/@@download/image/74p77_4.jpg
2007/05/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
The Doll Test
74.zenbakia
"Gasoline And Dusk" ***
Bost kanta baino ez ditu disko honek, baina izugarri onak dira. Power pop hirukote indartsuen erara, The Doll Test AEBetako banda pop melodiak eta rock-aren potentzia uztartzeko gai da. Eta emaitza oso ona da. The Records, The Beat, The Raspberries edota Cheap Trick banda klasikoen riff gitarrak eta harmoniak hartu dituzte eta power pop garaikide puska bikaina argitaratu dute. Flamin' Groovies-eko Roy Loney-rekin jotzen duen Model Rockets bandako bateria jotzailea dago taldean. Hortaz, argi dago power pop doinu klasikoak direla nagusi diskoan. Hurrengoaren zain egongo gara.