"Galerna"

"Galerna" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotgalernaquot/@@download/image/2010568160Galerna_iratxe_esnaola.jpg
2010/05/04
kritika
Testua:
Idazlea: Iratxe Esnaola
107.zenbakia
Lehen nobela idatzi du Iratxe Esnaolak. 27 urteko donostiarrak lau pertsonaia jarri ditu zurrunbiloan. Nora Bechener eta bere senar Sebastian, adin ertaineko turista bikotea, eta hotel bateko zuzendaria eta haren alaba. Amodioak eta sexuak eramango ditu laurak nahitaez zurrunbilora. Bi gizonei dagokienez, amore emandakoa da bata, eta ondo hezitako umezalea bestea. Beste muturrean, hoteleko zuzendariaren alabak Nora hartuko du eredu, baina era berean lehia sortuko da bien artean. Maitasunari era gordinean, parez pare, begiratu dio idazleak.