"Fieles"

"Fieles" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotfielesquot/@@download/image/60p15-1.jpg
2006/02/04
kritika
Testua: B. Malone
Sinmas
60.zenbakia
Hamaika abesti entzun daitezke Sinmas talde bizkaitarraren bigarren lan honetan, eta egia esan, inor gutxi utziko du lasai bigarren erasoaldi honek. "Ojos de brujo" izeneko lehen abesti intentsoaren ondoren, diskoari izena ematen dion "Fieles" jolasgarria dator. Eta hortik aurrera, gora egiten du intentsitateak, taldeko kideek musika tresnetan eta sormenan oso maila ona dutela erakutsiz. Lehen aldiz, Sinmas-ekokek bi abesti egin dituzte euskaraz, "Afrika" eta "Baina hi", eta eroso antzeman ditugu horretan ere. Kontutxo batek harritu samar gauzka, hala ere: Sinmasekoek beren musika punk-metaltzat definitzea, alegia. Ez, horretan ez gaude konforme, eta esan beharra dugu: protesta hitzek tarte handia izan arren, Sinmas taldearen ahots nagusia eta gitarra riffak metal hutsa dira.