"Fania DJ series" ***

"Fania DJ series" *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotfania-dj-seriesquot/@@download/image/75-p76.Gilles.jpg
2007/06/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Askoren artean
75.zenbakia
"Fania DJ series" ***
60ko hamarkadatik 80ko hamarkadara, Fania izan zen AEBetan erritmo latinoak —salsa, bereziki— ezagutarazi zituen diskoetxe arrakastatsuena. Musikari onenekin Fania All-Stars talde ezaguna sortu zuten. Gainera, 300 bat disko kaleratu zituzten ibilbide osoan: Tito Puente, Eddie Palmieri, Celia Cruz eta abar. 2006. urtean diskoak berrargitaratzeari ekin diote, eta oihartzuna lortzen laguntzeko, Gilles Peterson DJ ezagunari gustuko kantekin bilduma osatzea eskatu diote.