"Ezlekuak" ****

"Ezlekuak" **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotezlekuakquot/@@download/image/73p77_3.jpg
2007/04/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Lisabö
73.zenbakia
Duela gutxi, Lisabören kontzertu bati buruzko kritikan, talde hau zer den ondoen defini dezakeen hitz elkarketa irakurri dut: biolentzia saio bat, horixe da Lisabö. Bai: hori da definiziorik onena; biolentzia hutsa delako —baina zein biolentzia atsegina!—, arauak hautsi, irauli, hankaz gora jarri eta aurpegiratze hori. Biolentzia delako bost zentzumenak erne jarri behar izatea, disko honetako zortzi abestien ertzak laban zorrotzak bihur (ez) daitezen. Intentsitateak dosifikatuz, orain xamur, orain gordin, galaxia urrun eta erakargarri batetik ari zaigu Lisabö.