"Eulien Bazka"

"Eulien Bazka" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quoteulien-bazkaquot/@@download/image/31p46-1.jpg
2003/06/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Hasier Etxeberria
31.zenbakia
SUSA
164 orrialde





Genero beltzaren aitzakian, Hasier Etxeberriak lan bikaina biribildu du eleberri honetan. Damian Arruti dugu protagonista. Entomologoa ogibidez; euli biltzailea afizioz. Ertzaintzarekin lan egiten du, hildakoen gorpuak aztertuz. Zomorroek bertan eragin dituzten markak arakatuz. Minbizia duela esan dio medikuak. Kaka zaharra. Tentsio puntu honekin abiatzen da eleberria. Eta ez du inongo momentutan galtzen. Gero etorriko da zatituta agertzen den gorpua. Bere emazte ohiaren hilotza. Trama beltza. Ikerketa baino gehiago, bizitza oso baten erradiografia. Ederki eraikita dagoen intrigaren atzean, inguru oso baten gogoeta ezkutatzen da. Etsipenez eta ironiaz. Iragana eta oraina. "Oxford kluba" eta traizioa. Gizon eta emakumeen arteko harremanak. Usadioaren zama. Bakardadea. Dena da eulien bazka.