"Erlojugilea"

"Erlojugilea" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quoterlojugileaquot/@@download/image/20096244639erlojugilea_asier_serrano.jpg
2009/07/04
kritika
Testua:
Idazlea: Asier Serrano
98.zenbakia
"Altzairuaren irrintzi gorgarria aditu zuen erlojugileak, denbora laburrera porlan pitzatuaren eta egur ustelduaren kalaka ozen eta eroria bilakatuko zena…" Asier Serrano multi-sortzaileak (idazlea, musikaria…) argitaratutako bigarren eleberriaren pasarte bat duzue honakoa. Aldagai literarioen konbinazio ezin pertsonalago baten bidez, egileak ideien literaturaren aldeko hautu indartsua egin duela aipatu dute argitaletxekoek. Arrazoi ematea besterik ez dugu, liburuagatik zoriontzearekin batera.