"Ekiozu"

Alde handia nabari da Seiurte taldearen lehen diskotik bigarren honetara. Ez kantuetan soilik, "Ekiozu" honek bere osotasunean erakusten duen kontzeptu landuan baizik. Hitzetan, esaterako, hiriaren kontzeptua da ardatz nagusi; eta horrek hari fin batez lotzen ditu kantu guztiak. Musikan ere, gitarra moldaketa asko dago abestietan; kantuak aberasten iaioak baitira bizkaitar hauek. "Urruntzen", "Man on the moon" eta "Banpiroak" mundialak iruditu zaizkit. Beste sei urte egingo ahal ditu Seiurte-k!