"Eguzkipekoak"

"Eguzkipekoak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quoteguzkipekoakquot/@@download/image/38p50-1.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Pablo Sastre
Alberdania, 2003
319 orrialde
Itzulpenak

“Eguzkipekoak” liburu berezia da. Idazleak gustuko dituen pertsonaia literarioak batzen ditu bertan, “jende-historia”k. Hitzaurrean dioen moduan, “nire bizitza, hein handi batean, besteen bizitza baita”. 1984an Argia-n hasitako lanak Gara-n izan zuen jarraipena gero, 2002ra arte. Urte horietan guztietan egindako lana laburtu du liburu honetarako Pablo Sastrek. Hainbat itzulpenez osatutako antologiaz haratago, lagun koadrila bat izan nahi luke “Eguzkipekoak”-ek. Idazleak gurekin konpartitu nahi ditu lagun horiek, munduan zehar, espazioan eta denboran, sakabanaturik dauden lagun horiek. Skvoreck, Roth, Kazantzakis edota Adele, Andreas eta Zorba. Mernissi, Kanafani, Kemal edota Fatima, Ihia eta Memed.