"Discovery"

"Discovery" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotdiscoveryquot/@@download/image/8p13-1.jpg
2001/05/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Daft Punk
8.zenbakia
Momentuko taldea eta momentuko diskoa. Dena dago Daft Punk frantziarren alde bigarren urrats honetan. Kontua mundu guztia dantzan jartzea da. Horretarako, Buggles aspaldiko taldearen "Video killed the radio star" ezagunaren antzeko bidetik dabiltza ("Digital love"), edo Cher-ek ezaguna egin zuen ahots efektuaz baliatzen dira ("One more time"). Tarteka, Yngwie Malmsteen batek egindakoak izan daitezkeen gitarra soloak (horretan Apollo Four Forty-koak bizkorrago ibili ziren). Izenburua bera ere Mike Oldfield-i hartu diote maileguan, lotsagabe hauek. Disko honek ez gaitu ezertaz salbatuko, baina betetzen du helburua.