"Deserriko karrikak"

"Deserriko karrikak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotdeserriko-karrikakquot/@@download/image/33p46-3.jpg
2003/09/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Mikel Ibarguren
33.zenbakia
SUSA
77 orrialde 

Urte batzuk igaro dira Mikel Ibargurenek "Hemen gauak lau ertz ditu" poema bilduma atera zuenetik. Urte horietan guztietan, ordea, ez du poeta sena galdu. "Deserriko karrikak" da argitaratu berri duen liburua. Ezgaraiaren testigantza. "Behin-behinekotasunean maitatzeko aukera baino/ez baitu ematen deserriak". Mugaren beste aldean beti. "Deklinabide zaila da bakardadearena". Esperoan eta tentsioan bizi den ahots baten oroitzapena. Libreki maite nahi duen gizaki kondenatuarena. "Nik ez zaitut asko edo gutxi maiteko/gutxi gorabehera baizik"."Gatazka honek irauten duen bitartean/iraungo du distantziak gurean". Etsipenez. Garai zaharrak akordura ekarriz. "Alferrik ipiniko dizkiote barraderak itsasoari,/gesala beti iritsiko da gure oroitzapenetara". Deserriko karrikek uzten dituzten zirrikituetan atseden une bat desiratuz. Bidasoak gehiago bana ez gaitzan. Itxaropen zantzuz. "Iritsiko da lubakiak uzteko tenorea".