"Denek dakite"

"Denek dakite" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotdenek-dakitequot/@@download/image/13p11-1.jpg
2001/11/04
kritika
Testua: B. Malone
Lau Itzal
13.zenbakia
Lau Itzal-eko kideek eskarmentua dute musika munduan, eta hori antzeman egiten da "Denek dakite" beren estreinako lan honetan. Gitarra onak daude proposamenaren oinarrian, eta futbol talde onak defentsa sendo baten gainean eraiki behar diren bezala, oinarri erritmiko egoki baten gainean altxatuta dago taldea. Alde horretatik, pitzadura gutxi dago laukote honek jasotako musika-paretean. Melodia eta riff indartsuak ditu. Maila dago, alegia.
Hori bai, inork punk-rock eskaintza topatu nahi badu disko honetako hamabi kantuetan, jai du. Instrumentuetan maiz topa liteke horren arrastorik, baina Xabi Solanoren ahots beti entonatu eta gozoak zerikusi gutxi du zornearekin. Are gehiago, diskoko baladak eta zati gozoak punkaren antonimo dira. Generoa ezagutzen duenak badaki hori. Alde horretatik, mesede txikia egin zaio taldeari "punk rock" doinuez datorrela esanda. Askoz zuzenagoa zatekeen, besterik gabe, rock gogorraren eremutik zetorkigula esatea.