"Demolition preaching"

"Demolition preaching" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotdemolition-preachingquot/@@download/image/48p15-4.jpg
2005/01/04
kritika
Testua: B. Malone
Muletrain
48.zenbakia
"Demolition preaching"
Euskal Herrian jende gutxik ezagutzen du Muletrain. Madrilgo talde hau Aerobitch mitikoen errautsetatik sortu zen, eta gaur egun, Espainiako hardcore-punk proposamen interesgarrienetakoa da. Beat Generation diskoetxeak kaleratutako “Demolition preaching” hau lan bikaina da –biniloan ere eros daiteke, gainera!-. Aerobitch taldearen eragina antzematen zaio Muletraini: beti garrasitik gertu dabilen ahotsean, gitarra zorrotzetan, eta batez ere, hori guztia biltzen duen soinu hagitz distortsionatuan. Kasu egidazue, hala ere: diskoan aparteko taldea izanagatik, Muletrain-ek zuzenekoan ematen benetako neurria.