"Death by chocolate"

"Death by chocolate" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotdeath-by-chocolatequot/@@download/image/11p12-2.jpg
2001/09/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
De-phazz
11.zenbakia
Produktore batek disko batean izan dezakeen garrantzi izugarriaren adibide garbia da De-Phazz proiektua. Pit Baumgartner-ek diseinatu bezala osatu da diskoa. Inguruan, Alemaniako jazz-soul musikari eta abeslari interesgarrienak izan ditu laguntzaile eta emaitza, nola esan… disko perfektua? Ez, zorionez ez dago inon perfekziorik. Dena den, lehen entzunalditik  "harrapatzen" zaituen diskoa da hauxe. Jazza, soula, funka, loungea, reggaea, elektronika... Beldur naiz, horrenbeste entzuten badut, ez ote nauen aspertuko. Eta zer egingo dut bada, orduan?