"Dank"

"Dank" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotdankquot/@@download/image/3p13-4.jpg
2000/12/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Dank
3.zenbakia
"Dank"
Ez dira Mugatik At, Dank dira, baina konparazioa saihestezina da erritmo elektronikoak eta dantzarako gonbitea uztartzen dituen Iruñeko talde euskaldun honen kasuan. Haatik, Dank-en proposamen gogorragoa da nire ustez, bai soinuan eta baita hitzetan ere. Hamaika kantu biltzen dituen estrainako lan honek nota onez gainditu du azterketa, eta aurrerantzean oso kontuan eduki beharreko talde baten aurrean gaudela erakusten du. “Euskaldunberri” abestia, esaterako, asko gustatu zait.