"Chicarela"

Flitter taldeko Javier Zurbano gitarra-jolea da Chicarela-ren arima. Eta hori igarri egiten da: ondo moldatutako kantuak dira disko honetakoak; bai gitarra riff eta errimoetan; bai karrika usaina duten hitzetan, baita ahotsean ere. Metala, rocka, eta rumbaren arteko gurutzebidean, top zerrendetara hel daitezkeen kantu asko daude diskoan -Dime quien eres, De quita y pon eta La reina, adibidez-. Adi ibili Chicarela hauekin, bere garaian Marearekin gertatu zen bezala, talde erraldoia bihur daiteke eta. Arrakastaren kontu hori umorez hartzen dute, hala ere: mama soy un artista/de proyección internacional/salgo en las revistas/y en anuncios de movilain
. Denborak esango du.