"Camembert helburu"

"Camembert helburu" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotcamembert-helburuquot/@@download/image/7p44-2.jpg
2001/04/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Jon Alonso
7.zenbakia
SUSA
286 orrialde



Gazta honek ez dauka Trivial jokoarekin zerikusirik. Joseba Jaka bekaren lehen deialdian irabazle suertatu zen azken urteotan argitaratu den libururik ederrenetakoa den hau. Nobelaz mozorroturiko entsegua batzuentzat, entseguz mozorroturiko nobela ere izan daiteke. Toulouse-Lautrec margolari frantziar handiaren koadro bat aitzakia hartuta, polizi eleberria bailitzan ere irakur daiteke liburua. Existitzen ote den ere argi ez dagoen koadro bat faltsutzea eskatuko diote protagonistari, eta honek, lana burutu ahala, artearen munduak eta azpimunduak utziko dizkigu agerian,  iruzurraren eta artelanaren artean nahiz itxurakeria eta jenialtasunaren artean dauden muga labainak maisuki azaleratuz.